Kultura eta Teknologiaren II. Jardunaldiak antolatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 22a, 20:14

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Gecutek taldeak (Kultura, Gorputza eta Teknologia Ikasketak Taldea) "Zinema eta Irudizko Teknologikoak" zikloa antolatu du bihartik ostegunera bitartean Bilbao Arte zentroan. EHUko Kultura eta Teknologiaren II. Jardunaldi hauen zuzendaria Jesus Arpal Poblador Soziologia katedraduna izango da.

EHUko iturriek gaur jakinarazi dutenez, ikus-agiri esanguratsuak emateko espazioa izateaz gain, fikzio zinematografikoan islatzen den irudizko teknologiaren inguruan gogoeta egitea sustatuko du, arlo honetan adituak diren pertsonen zenbait hitzaldiren bitartez.

Horrela, bihar, Fred McLeod Wilcoxek zuzenduriko "Forbidden Planet" (1956) filma emango dute. Istorioa 2250 urtean kokatzen da; urte horretan, besteak beste, argiaren abiadurarekin ibiltzeko modua ezagutzen zen. Pelikula ikusi ondoren, Iñaki Arzoz saiakera-idazleak eta artistak "Viaje a la tecnoutopía filmada. De Planeta prohibido a Dark City" hitzaldia eskainiko du.

Hurrengo egunean, asteazkenean, Jose Antonio Palaok "Profecía de la imagen/Mundo" bere liburu berria aurkeztuko du, eta ondoren, "La perfecta escena del crimen: imaginario digital y exactitud reticular en el thriller contemporáneo" hitzaldia eskainiko du.

Azkenik, ostegunean, B. Riverdalek zuzenduriko "Homo Digitalis" (2002) pelikula izango da ikusgai, eta bukatzeko, Manuel Morenok "De viaje a la luna a Matrix: tecnociencia y cine" mintzaldia eskainiko du, pelikula bukatu bezain laster.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun