Diagnostiko hau aspaldi udal getxoztarrak euskara ikasi nahi zuten alorreko profesionalentzat -haurtzaindegi, haur ikastetxe eta partikularrak diren zaintzaile, sendagile eta erizain, eta gurasoentzat- agindutako dirulaguntzekin bat egiten dute.
Azterlanak hogeitahamar bat ikastetxe eta haurtzaindegietan izango du eragina eta hainbat fase izango ditu, orotara, urte amaitu aurretik hasi eta lau hilabeteko iraupena izango dutenak. Iñaki Zarraoak alkateak zehaztutakoaren arabera, "alor horretan euskera sustatzeko egin diren lan eta ekimenei buruzko informazioa batu eta, eragin beharreko eremua zehazteko aurreneko fase baten ostean, eragile eta inplikaturiko zentroei aurkeztuko zaie egitasmoa. Ondorengo fase batean, diagnostiko linguistikoa zehaztu eta jardunbide plana diseinatuko da helburu estrategikoak eta horiek lortzeko ekintzak finkatuz. Urtebeteren buruan diagnostikoaren eta plangintzaren gaineko ebaluaketa egingo da". Egitasmoa 27 mila bat eurotan esleitu da.