Abenduaren 3a euskararena ez ezik, Nafarroaren Eguna ere ospatzen da. Hori dela eta, ohiturari jarraituz, hainbat ekitaldi antolatu ditu Gorrondatze Kultur Elkarteak, biak aldarrikatzeko. Besteak beste, asteazken honetan (azaroak 24) hitzaldia eskainiko du Tomas Urzainqui historialariak, 19:30ean, Algortako kultur etxean, "1200, la conquista de la Navarra Occidental" gaiaren gainean aritzeko. Aipatu abenduaren 3an, berriz, musikariz, abeslariz eta bertsolariz girotutako kalejira egongo da auzoan zehar, 19:00etan Gorrondatxen hasita.
"La Navarra Marítima" liburua argitaratu zenetik arras ezaguna bilakatu da Tomas Urzainqui historialaria. Hain zuzen ere, jorratzeko eskatu dioten gaia ere ez da nolanahikoa, "1200 urteak eragin itzela izan zuelako Bizkaiak ondoren ezagutu duen bilakaera politikoan", Gorrondatxe Kultur Elkartekoek adierazi dutenez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.