Presoen aldeko sinadurak biltzen hasiko dira Bizkaiko campusetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 23a, 12:33

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak abian jarritako kanpainarekin bat eginez, euskal presoen eskubideen alde sinadurak biltzen hasiko dira, bihartik aurrera, horren alde lan egiten duten Bizkaiko campusetako eragileek. Era berean, hilabeteko azkenengo asteazkenetan Etxeratek fakultateetan antolatuko dituen elkarretaratzeetan parte hartzera deitu dute.

Ekimenaren helburua indarrak biltzea da, euskal presoak Euskal Herriratzeko aldarrikapena zabaltzea, baita presoei dagozkien eskubidea guztiak aldarrikatzea ere. Hain zuzen ere, atzo Bilbon egindako prentsaurrekoan, euskal errepresaliatuek "duda barik izaera politikoa" dutela adierazi zuten, "hain zuzen ere, estatu espainiarrak eta frantzesak agerian uzten duten izaera, lege-aldaketak eta espetxe-politika ezberdindua aplikatzen dietelako". "Horrek dispertsioa, isolamendua, jipoiak, ikasteko eskubidearen urreketa... bezalako hitzei buruz aritzera eraman gaitu", gaineratu zuten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun