Andorrara eskiatzera Gorlizetik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 23a, 18:36

Abenduaren 3tik 8ra bitartean, Pas de la Casan (Andorra) eskia praktikatzeko irteera antolatu du Gorlizko Kultur Etxeak. Salneurria 366,50 eurotakoa da, bidaiak ez ezik, ostatua, erremonteak eta asegurua ere tartean daudela. Dena den, 1974ko urtarrilaren 1etik 1989ko abenduaren 31ra bitartean jaio eta Gorlizen erroldatuta daudenek %20ko beherapena izango dute; hortaz, 293,5 eurotan aterako zaiei bidaia. Udalak gazteentzako antolatzen ari den kirol eta aisialdi jardueren artean kokatzen da irteera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun