Lehiaketako postal irabazlea Sopelako Gabonetako irudia izango da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 23a, 20:44

Sopelan postalen lehiaketa martxan jarri dute, 9 eta 14 urte bitarteko dituzten neska-mutilei zuzenduta. Postalak ikazkin zaharraren irudian oinarritu eta "Olentzero 2004" leloa agertu beharko da idatzita. Irabazle suertatzen den lana Gabonetako ekitaldiak iragartzeko erabiliko dute. Udaletxeko Hall Kulturalean aurkeztu behar dira, azaroaren 30a baino lehen, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 21:00etara.

Jasotako postalen artean hiru aukeratuko dira eta egileek Barakaldoko BEC aretoan antolatuko den Gabonetako Umeen Parkerako bi sarrera jasoko dituzte. Horretaz aparte, irabazleak ezusteko sari bat ere jasoko du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun