Lehenengo Hezkuntzako ikasleen gurasoen topaketak egingo dira Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 23a, 20:44
Aita-amek esperientziak elkartrukatu eta euren seme-alaben inguruan sor dakizkiekeen zalantzak eta kezkak argitzeko helburuarekin antolatu dute, Uribe Kostako Mankomunitatearen ekimenez, Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoen topaketak. Hain zuzen ere, jorratu beharreko gaiak aukeratzeko horien iritzia ezinbestekotzat jotzen dutelako, azaroaren 29an, 17:00etan, Zipiriñe ikastetxean egingo den bileran parte hartzera deitu dituzte aita-amak.
Noizean behingo ohiko solasaldiak alde batera utzi eta jarraikortasuna eman nahi diote ekimenari. Aditu bat edo besteren parte-hartzea ere ez da baztertzen, aukeratutako gaien inguruan aktibitate teoriko eta praktikoak aurrera eramateko. Informazio gehiago nahi izatekotan 94 676 26 74 telefono zenbakia jarri dute gurasoen eskura.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun