Saharara ordenagailuak eramango dituzte Ander Deunako ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 23a, 20:44

Otsailetik hona bigarren eskuko material informatikoa batzen aritu dira Ander Deuna ikastolako neska-mutilak, Tinduf-eko (Aljeria) saharar errefuxiatuen kanpamentuetara eramateko asmoz. Hain zuzen ere, horiek entregatzeko, ikasketa bidaia egingo dute, abenduaren 3tik 9ra bitartean, Batxilergo lehenengo mailako ikasleek. Behar ez duten ordenagaia eman nahi duten guztiek Sopelako udaletxeko hall kulturalera eramatea besterik ez dute, 18:00etatik 21:00etara.

Urte osoan zehar, ekimen honen inguruan burututako jarduera guztiak (hitzaldiak, kamiseten salmenta... ) filmatu dituzte Ander Deunako ikasle eta arduradunek dokumentala egiteko asmoz, beste hainbat erakundeentzako baliagarria izan daitekeelakoan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun