Ostiralean Borroka Eguna Erromon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 24a, 14:15

Azken asteotan Euskal herri osoan eta, batez ere, Bizkaian gertatu ohi diren sarekada polizial basatiak premia larriaz salatu nahi ditugu. Dozenaka pertsona atxilotuak izan dira, inkomunikatuak, honek dakartzan ondorioekin. Inkomunikatuta egotetik atera eta gero, ia guztiak, torturak pairatu izana salatu dute, bai Entzutegi nazionaleko epailearen aurrean, bai senide eta abokatuen aurrean. Salatutako torturen artean, poltsa, bainera, kolpeak, irain sexualak, elektrodoak, mehatxuak...

Euskal herritarron kriminalizazioa gero eta bortitzagoa bilakatzen ari da. Eraso berri hau Espainiar indar errepresiboak duten botere absolutua eta inpunitatea agerian uzteko helburuaz jarri dute abian. Hau ere, Ezker Abertzalearen gatazka konponbiderako proposamenari egindako erantzuna bezala ulertzen dugu.

Guzti honen aurrean Erromoko Ezker Abertzaleak datorren ostiralean (azaroak 26) izango den Borroka Egunerako mobilizazioetara eta bertan parte hartzeko deia luzatzen diogu gure herriko eragile, sektore eta pertsona orori.

Egitaraua:

11:15: Paroa Getxo IV instituto aurrean.

Arratsaldez:

19:00: Manifestazioa Kolas plazatik, "EH
aitortu-errespetatu. Alde Hemendik!" lelopean.

20:00: Konzentrazioa + parodia, Xake enparantzan, Askatasunak deitzen duen hileko azken ostiraleko mobilizazioarekin uztartuz.

Utzi pakean Euskal Herria!!


Erromoko Ezker Abertzalea
e-posta: batasunerromo@euskalerria.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun