Ikasleek unibertsitatera igotzeko duten Bizkaibus enpresaren zerbitzuak (presentzia handiena duen autobus enpresa izan arren, badira bestelako zerbitzu pribatuak ere) aurten "okerrera egin du nabarmen", Garraio-zerbitzu Duin baten Aldeko Plataformako kideek adierazitakoaren arabera. Konponbidea ezabaturiko autobus ibilbideen berrezarpenean edota erabiltzaileen "gehiegizko pilaketekin" amaitzean legoke, euren hitzetan, baita aipatutako "ikasle-bonoa" sortzean ere.
Besteak beste, EHU, Bizkaibus eta Bizkaiko Foru Aldundia egin zituzten egoeraren erantzule eta "pilota teilatuz teilatu pasatzeko duten nolabaiteko mania" ere kritikatu zuten.
Hainbat eragilek osatuta
Garraio-zerbitzu Duin baten Aldeko Plataforma ikasle eragile anitzek osatzen dute: Ikasle Abertzaleak, Segi, Izquierda Universitaria... Hala ere, aipaturiko "borrokara" bildu nahi duten guztiei gonbidapena luzatu zieten atzoko agerraldian eta, hemendik aurrera, konponbidea bilatzeko asmoz lanean jarraituko dutela azpimarratu zuten.
Garraio zerbitzu Duin baten Aldeko Plataformak zabaldutako komunikatua
Gaiaren inguruko berriak:
Leioako campuserako autobus-zerbitzuak indartu dituzte azkenik (2004 Aza 10)
Ikasturte honetan, Leioako campusetako autobusak dauden bezala uzteko eskatu dio Aldundiari PPk (2004 Urr 08)
Garraioen "gabeziak" ez konpontzea leporatu diote Aldundiari EHUko Gobernu Batzordeko hainbat kidek (2004 Urr 07)
Bizkaibuseko berrantolaketa zerbitzuaren defizitarekin lotu du Aldundiak (2004 Urr 06)
EHUrako autobusak kenduz Aldundia lan prekarietatea sustatzen ari dela diote Bizkaibuseko langileek (2004 Urr 04)
Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean elkartuko dira Bizkaibuseko langileak (2004 Urr 02)
Baliteke mobilizazioak egitea Leioako campuserako autobus gidariek (2004 Ira 22)