Ontzigintzaren eta itsasoarekin loturiko ogibideen gaineko dokumentalen proiekzioak osatzen ditu bi erakusketak. Horretaz gain, erakusketa egonkorra badago (nabigazio-tresnak, maketak, itsasoaren gaineko idatziak...), museoak jasotako dohaintzei esker eta haurrentzako marrazki lehiaketa ere antolatu dute, 2004-2005 ikasturtean zehar.
Bazkidetza kanpaina
Museoak antolatzen dituen ekintzak areagotzeko asmoz, norbanakoen zein komertzio eta enpresen artean bazkideak lortzeko kanpaina abiarazi dute, Arantxa Renteria zuzendariak jakinarazi duenez. Horretaz gain, Bilboko Itsasadarra eta Abra museoekin harremanetan ari dira, "elkarren artean jarduerak egin eta bazkideei abantail handiagoak eskaintzeko".
Gaur egun bertan antolatzen diren bisita gidatuak "erosotasun handiagoz eta baldintza hobeagoetan" egin daitezen, irekitze orduak luzatu dituzte