KZgunea zabaldu dute Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 24a, 21:12

Erandio udalerriko bigarren KZgunea inauguratu dute gaur Astrabuduako Atxutegi kalean. 300 metroko azalera du eta 16 ordenagailu daude bertan. Hain zuzen ere, Altzagakoak duen jende pilaketa eta erabiltzaile hazkundea dela medio, informatika prestakuntzarako zentro berria ireki behar izan du Udalak.

Astrabuduako Kzgune berria Altzagako Jado kalekoaren antzekoa da zerbitzu eta lekuari dagokionez. Udal jabegoko eraikin horretan auzoko euskaltegi berria ere egongo da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun