Udaberrian garabia jarriko dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 24a, 21:33

Herrian sortzen diren auto pilaketak saihesteko, maiatzetik aurrera garabi zerbitzua jartzeko asmoa du Sopelako Udalak. Izan ere, Ricardo Ibarra Hirigintza, Komunikazio, Informazio eta Turismo arloetako arduradunak adierazi duenez, batez ere, "kotxeak modu txarrean, bigarren iladan edota debekatutako tokietan aparkatzeagatik" sortzen dira arazo horiek. Dena den, oraindik ez dakite enpresaren bat arduratuko den horretaz. Gainera, herrigunean TAO zerbitzua jarriko duten ala ez aztertzen ari dira.

"Trafikoaren gaineko azterketa egiten ari gara, gaur eguneko egoerari irtenbidea emateko zein neurri hartu behar dugun jakiteko. Hain zuzen ere, horren arabera erabakiko dugu TAO moduko zerbitzua jarri ala ez", azaldu du Ibarrak. Argi dago, behintzat, garabi zerbitzua jarriko dutela. Udal ibilgailuak eta erretiratzen diren besteak uzteko tokia egingo duta Obra eta Zerbitzu eraikinaren alboan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun