Jaurlaritzako diru-laguntzak "nahikoak ez" direla uste du UK aldizkariak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 24a, 20:48

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskarazko hedabideei ematen dizkien diru-laguntzek azken urteotan izan duten bilakaeraren inguruko hausnarketa plazaratu dute Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta hainbat euskara elkartek, UK aldizkaria argitaratzen duen Boluntzarreta Elkartea tartean. Hain zuzen ere, azken urteotan ebatzitako diru-laguntzen "hazkunde ezak" komunikabideentzat izendatuta dagoen diru kopurua "gero eta egitasmo gehiagoren artean banatu behar izatea" dakarrela uste dute agiriaren sinatzaileek eta horrek "sektore guztia zalantza egoeran egotea" eragiten du euren hitzetan.

Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzen deialdi publikoa urtearen lehen hiruhilabetean kaleratu beharrean, azken urteotan irailetik aurrera izan dutela horien berri kritikatu dute. Topagunearen eta euskara elkarteen iritziz, "egitasmook zuzentzen ditugunontzat oso zaila da ganorazko kudeaketa eta aurreikuspenak egitea urteko azken hiruhilabetean jasotzen baldin badira datuak". Dirua jasotzeko data ere "nahiko" atzeratzen da, "horrek dakartzan finantza-arazoekin".

Hori dela eta, euskarazko hedabideentzako diru-laguntzak banatzeko orduan erabiltzen diren irizpideak aztertu beharra dagoela uste dute.

Hona hemen kaleratutako agiria:

Hedabideen diru-laguntzen inguruko gogoeta
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun