Garai politiko berriak - Mikel Carramiñana / Mediaberri.com-eko koordinatzailea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 25a, 12:39

Dagoeneko aitortu beharra dago, onera zein txarrerako, garai politiko berriak bizi direla. Ez da gainera Euskal Herrian soilik ematen ari den joera, nazioartekoa baizik. Zaila da, ordea, azken asteotan gertatutakoak elkarren arteko harremanik duten jakitea. Agian izango da, errealismora jo beharrean dagoela mundua, behin jakinda Bush gaztea Inperioren presidente izaten jarraituko dela hurrengo lau urteetan. Arrazoi beragatik askok poztu izan dira, izan ere, jakin nahi dute onik irtengo ote den AEBetako presidentea Iraken sortutako egoeratik. Baina Estatu Batuetan Kerryren izena ere ahazten duten bitartean, Irakiarrek gero eta itxaropen gutxiago azaltzen dute bere herriaren etorkizunaren aurrean.

Espainia da, ezbairik gabe, zoroetxe politikoaren eredurik onena. Eskerrak Aznar presidente ohia munduan bueltaka aritzen dela Europarrek Iparamerikarren aurkako joera dutela esaten. Bere azken bidai garrantzitsuak Israelera eta Estatu Batuetara egin izana, adierazgarria da oso. Baina aldaketak bere alderdian ere ematen ari dira, Valentzian oraingoan. Gatazka bizia dute bertako Alderdi Popularraren baitan, duela hile batzuk Gallardonek Madrilen piztu zuena baino dezente deigarriagoa. Badirudi Espainiako alderdi handiek ez dakitela batasunari eusten agintetik kanpo bizi direnean. Agintean egotea ez ei da horretarako konponbidea, sozialistaren batek bere alderdikoa den gobernuari indultuak sartzeko zuloak proposatzen ibiltzea frogatzen duen moduan.

Guardia Zibilak, bere lekua izan du azken asteetan, gaurkotasunaren erakustoki horretan, eta ez bakarrik ohitura duen legez zenbait gazte euskaldun jipoitu dituelako. Lan horretan adituak direla egiaztatzeaz gain, dinamitaren joan-etorrien gaineko ardura handirik ez dutela agertu dute ere. Argi dago irizpide bakarra euskaldun usaina duen gauza oro miatzea dela, horregatik, euskal abizen edo jatorririk ez dutenek, lasai egon daitezke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun