Borroka Eguna dela eta, Uribe Kosta osoan egongo dira mobilizazioak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 25a, 18:26

Itzubaltzeta / Erromoko Ezker Abertzalearen eskutik, borroka eguna dela eta bertan egingo diren mobilizazioen berri eman zuen atzo UKBERRIk. Gaur, berriz, eskualdeko beste herrietako deialdiak eman ditu ezagutzera Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, oihu@ agerkari elektronikoaren bidez. Besteak beste, kontzentrazioak egongo dira bihar goizean ikastetxe eta institutuetan. Eta arratsaldez, hainbat manifestazio egingo dira. Gainera, euskal presoen Euskal Herriratzea aldarrikatzeko, hilabeteko azken ostiraleko elkarretaratzeekin bat egingo dute mobilizazioek. Azken asteotan izandako atxiloketen harira deitu du borroka egunera, Euskal Herri osoan, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.

Oraingoz herri batzuetako deialdiak bakarrik zehaztu ahal izan dituzte oihu@n, baina izan Uribe Kostako herri guztietan izango dira mobilizazioak:

Leioa:

Kontzentrazioa institutuan atsedenaldiaren orduan.
20:30: Manifestazioa Boulevardetik.

Itzubaltzeta / Erromo:

11:15: Paroa Getxo IV instituto aurrean.
19:00: Manifestazioa Kolas plazatik.

Algorta:

Mobilizazioak ikastetxeetan.
20:30: Manifestazioa Telletxetik.

Hilabeteko azken ostirala: "Denon Artean Euskal Presoak Euskal Herrira!"

- Leioa: Boulevardean, 20:00etan.
- Erromo: Xake enparantzan, 20:00etan.
- Algorta: Telletxen, 20:00etan.
- Berango: Gudari enparantzan, 20:00etan.
- Sopela: Udaletxeko plazan, 20:00etan.
- Lemoiz: Armintzan, 20:00etan.

Ohiko mobilizazioak:

- Algorta: egunero (lanegunetan), 20:00etan, Telletxen.
- Berango: astelehen eta ostegunetan, 20:00etan, Gudari enparantzan.
- Sopela: astelehenetan, 20:00etan, Larrabasterran; ostegunetan, 20:00etan, udaletxearen aurrean.


Gaiaren inguruko berriak:

Borroka egunera deitu du AAMk Euskal Herri osoan, ostiralean - Berria (2004 Aza 21)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun