ETAko presoek EHUn ikasteko "pribilegiorik ez izatea" nahi du Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 25a, 19:06

Bihar egingo den osoko bilkuran eztadaidatua izan dadin, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) ikasteko orduan, "ETAko presoek izan dituzten eta laster berriro izan ditzaketen pribilegioak errefusatzeko" mozioa aurkeztu du Getxoko PPk. "Talde terroristako presoei EHUn ikas dezatela baimena emateko, Espainiako Gobernuak iragarritako asmoa ezagutu ostean" hartu dute erabakia popularrek. Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaleak adierazi duenez, "gainontzeko preso guztiak bezala, UNEDen ikasi beharko lukete".

Arrueren hitzetan, "eskubide eta betebehar berdinak eduki beharko lituzkete unibertsitateko ikasle getxoztarrek, bereizketarik egin gabe ETAko presoak direlako". Halaber, "mehatxupean dauden irakasleei elkartasuna" adieraztea ere eskatzen dute mozioan popularrek, euren iritziz, "egunetik egunera, idarkeriazaleen jazarpena sufritzen duten horiek guztion begirunea izan eta euren ondoan gaudela jakin behar dutelako".

Gaiaren inguruko berriak:

Presoek EHUn ikasteko protokoloa onartu dute (2004 Urr 29)

EHUk presoen ikasketak arautuko dituen protokoloa onartu du - Berria (2004 Urr 28)

Presoen ikasteko eskubidea aldarrikatu du Etxeratek Leioako EHUko campusean (2004 Ira 23)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun