EHEk Ezabaketa Eguna egingo du larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 25a, 20:20

"Hizkuntz eskubideak bermatu. Ofizialtasuna!" lelopean, nazio mailan ezabaketa eguna deitu du larunbat honetarako (azaroak 27) Euskal Herrian Euskarazek. Erdera hutsez dauden bide seinaleak ezabatzeko asmoa, Uribe Kosta eskualdean ere hainbat dira antolatutako ekimenak. Besteak beste, Leioan, ezabaketa lehiaketa egingo dute hirukoteka. Talde bakoitzak argazki kamera eraman beharko du ezabatutako seinaleak egiaztatuak izan daitezen. Plaza Gorrian, 10:30ean da hitzordua. Itzubaltzeta / Erromon, berriz, 12:30ean abiatuko dira gaztetxetik.

Azken urteetan bezala, Euskal Herri osoan egingo duten ekimen zabala izango da aurtengo ezabaketa eguna. EHEren ekimenen artean ezagunenetarikoa, "modu adierazgarri batez gure eskubideak aldarrikatzeko modua delako", erakundeko kideen hitzetan. Urte asko eta ezabatutako bide seinale asko dira jadanik, baina oraindik horretan jarraitzeko beharra ikusten dute EHEkoek. Deialdi publikoak izango dira eta ezabaketak egun argiz eta jendearekin batera egitea da asmoa, "ez gabiltzalako inor izorratzen, gure eskubideen alde ari gara", azaltzen dutenez.

Uribe Kostako EHEko taldeekin harremanetan jartzeko:

Algortako EHE
Itzubaltzetako EHE
Leioako EHE
Sopelako EHE
Bestelako herrietan EHEko taldea sortzeko

Gaiaren inguruko berriak:

EHEko hiru talde egiten dute lan Uribe Kostan erakundearen 25. urteurrenean (2004 Aza 04)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun