Leizaola Fundazioak antolatuta, Joseba Azkarraga Justizia sailburuak inauguratu duen jardunaldian gertatutakoa, "zalantzan jartzen du orain dela egun gutxi EHUko errektoreak Indarkeriaren Biktimen Ponentzian adierazitako normaltasuna", legebiltzarkide popularraren iritziz. Bere hitzetan, "argi dago adierazi ez daitezkeen iritziak daudela unibertsitatean".
Ortegaren ustez, "beste behin ere agerian geratu da EHUn demokrazia eta adierazpen askatasuna nola ulertzen duten ETAren ingurukoek. Euren ideien kontra dagoen edozein ikasle eta irakasleren aurka, giro itogarria sortzen dute".