Orain dala hilabete pare bat Autorik gabeko eguna antolatu zan zerbait herritan. Hipokresi hutsa da autorik ez erabiltzea gomendatu eta gero interes ekonomikoak garraio publikoen aurretik jartzea. Egia da zenbait herritan autobusak ez direla betetzen, baina zerbitzu publikoek helburu soziala izan behar dute. Zer egingo dute autobus horiek hartzen zuten bezeroek? Autoetara jo. Onartezina da ingurumenaren alde zaudela adierazi eta gero inposatzaileak eta kutsaduraren aldekoak diren neurriak ezartzea. Eromen hutsa. Ez dute ba auto-eskolekin paktu sekreturik izango?. Hala auto saltzaileekin
Bizkaiko Foru Aldundiak, EAJk ta EAk alegia, autoaren kontsumoaren aldeko apustu garbia egin dute, errentagarritasun ekonomikoa helburu nagusia dutelarik. Natura bost axola! EAJ ez da hain justu alderdi naturista: Abiadura Handiko Trenik gabe Euskadi atzeratua geldituko dala esaten dabe orain. Zer egingo du AHTk euren ustez? Autoen kopurua murriztu, kutsadura gutxitu eta abar. Zer lortzen dute Bizkaibuseko lineak gutxituz? Hara!
Gidarien lanpostuen kontua beste egun baterako lagaz, Leioako unibertsitateko kasua zeharo adierazgarria da. Unibertsitatera joateko era bakarra dago (autoak salbu), ta argi utzi behar da ikasleok ez goazela Leioara gustoko dogulako, ikastera goaz! Dirutza uzten dogu astero Creditrans madarikatua erosten (ez baitago urteko txartelik) ta gainera klasetik lasterrago irten behar autobusa ez galtzeko. Bizkaibusek dekanoa baino gehiago agintzen du! Uribe Kostan are lazgarriagoa da, Getxon izan ezik, Uribe Kostan ez dagoelako unibertsitaterako autobusik. Egunero metroa hartu ta Getxoraino joan behar dogu, han autobusa hartzeko ta Leioara heltzeko. Harrigarria benetan. Ta gainera lineak murrizten dituzte!
Ondorioz, Foru Aldundiak hartutako erabakia gogor salatu beharra dogu, ingurumenaren aurkako erasoa dalako ta interes kapitalistak soilik bilatzen ditulako. Ta nik, Berangon unibertsitaterako autobusa eskatzeko intentzioa nuela! Zenbat milioi jarri behar dira mahai gainean? Agian Berangoko auto-eskolak