"Ahots batzuk isilarazteagatik" bertan behera utziarazi zuten mahai-ingurua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 26a, 12:36

Gaztesareak jakinarazi duenez, foroaren "sasi hausnarketa" salatzeko deitu zuten atzo, Leioako EHUko campusean, Leizaola Fundazioak antolatuta “Bake bidean/euskal gatazkaren inguruan” lelopeko mahai-ingurua egiten ari ziren lekuan amaitu zen manifestazioa. Izan ere, bertan "hainbat ahots isilaraztea" egotzi zieten antolatzaileei, "hitzaldi horrek funtsean zuen hutsune nabarmena argi eta garbi azaleratuz". Mahai-inguruan aurki zitezkeen partaideen artean, Miren Azkarate eta Joseba Azkarraga, biak ere Eusko Jaurlaritzako kideak, Asociacion de Victimas del Terrorismo (AVT) edota Santiago Abascal PPko zinegotzia zeuden, besteak beste.

Manifestazioa eguerdiko 12tan hasi zen “Zergatik isilarazi nahi dituzte ahots hauek, Euskal Herria aitortu/errespetatu” lelopean eta unibertsitate osoa zeharkatu zuen. Ondoren, mahai-ingurua ospatzen ari zen Medikuntzako Fakultateraino abiatu zen.

Salaketa ekintzan 60 bat lagunek parte hartu zuten, euren artean, AUBko Joxerra Etxebarria, 18/98 sumariopean auziperaturiko Jexus Mari Zalakain, presoen senideak... Medikuntza fakultatera iritsi bezain laister, ikasle batek komunikatu bat irakurri zuen, non, beste gauzen artean honako hau adierazten zen: “Euskal Herriari inposatu nahi zaion gatazkaren soluzioak Euskal Herriaren aitortzatik eta errespetutik etor daiteke soilik, eta ez gaurkoan bezala biktima eta kaltetuak mailakatzen dituzten egoera batetik. Euskal Herriaren hitza eta erabakiaren errespetutik eta bide hori egiteko beharrezkoak diren guztien konpromezuetatik hain zuzen ere”.

Ondoren, foroa burutzen ari zen lekura abiatu eta bertan komunikatua irakurri zuten berriro ere. Ondorioz, zenbait hizlari bertaratu zitzaizkien manifestariei eta tita bira luze baten ondoren hitzaldia bertan behera utzi zuten.

Gaiaren inguruko berriak:

Leioako campusean "erradikalek mahai-ingurua boikoteatu" izana salatu du PPk (2004 Aza 25)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun