Gaiaren inguruan:
Euskara Asteaz mintzatzean erdara dario Sopelako udal webguneari (2004 Aza 20)
Gogoratuko duzuenez, www.sopelana.net-eko euskarazko bertsioa aukeratu ezkero, euskara astearen inguruko informazioa erdara hutsean agertzen zela gaitzetsi zuen joan den asteburuan UKBERRIk. Orain dela egun batzuk euskaraz jarri dabe aipatutako informazioa, bejondaiela!. Bitartean, ez ahaztu gaur hasi eta abenduaren 10era arte luzatuko direla Euskararen Astearen inguruko jarduerak Sopelan (ikusi egitaraua agendan).