Bi saio eskainiko ditu Algortan Zinebik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko azaroaren 26a

Zinebi-Bilboko Nazioarteko Laburmetrai eta Dokumentalaren Zinemaldiak bi saio eskeiniko ditu gure udalerrian. Hain zuzen ere laburmetrai eta dokumental batzuen hautaketa ikusi ahal izango da Getxo Antzokian azaroaren 29an eta 30ean, arratsaldeko zazpi terdietatik aurrera, doako sarrerarekin.

Astelehenean honako hauek ikusi ahal izango dira: "Platicando" dokumentala, "A por todas-Hara!" animazioa, eta "Cuadrilatero", "Un assumte personal", "Dientes de leche", "Noche en Lima" eta "Días rojos" fikziazkoak. Eta hurrengo egunean, "La fuente de Carmen Amaya" animazioa eta fikziozko "Necesidades", "Noche en Lima", "Llévame a otro sitio", "Un assumpte personal" eta "Maleteros".

Aipatutakoen artean E. de la Rosaren eta G. Martinezen "A por todas-Hara" eta Claus Grotenen "Dientes de leche" lanak dira Euskal Herrikoak.