Bere taldekideek ez bezala, PPren alde egin du Morak ETAko presoek EHUn ikas ez dezatela eskatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 26a, 23:10

Getxoko PSE-EEko gainontzeko zinegotziak abstenitu egin diren bitartean, popularrek aurkeztutako mozioaren alde bozkatu du Gotzone Morak, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) ikasteko orduan, "ETAko presoek izan dituzten eta laster berriro izan ditzaketen pribilegioak errefusatzeko". Azaldu duenez, "kontzientziak agindutakoeri helduta" eman du boza eta tokiko alderdi sozialistak gaiaren inguruan mantendu duen jarrera ez duela ulertzen adierazi du, "ETAk PSE-EEko kideei eragin dien sufrimendua" gogora ekarriz. Hala ere, PPren mozioa ez da onartu izan, udal gobernua osatzen duten taldeek (EAJ-EA eta EB-Berdeak) aurka bozkatu baitute.

"Hezkuntza eskubidearen aurka ez" dagoela azaldu du Morak bere jarrera argudiatzeko, "ETAko presoek pribilegio batzuk mantentzearen kontra baizik". "Nahiago nuke horiek ikasten egongo balira. Baina kontua da unibertsitatean ez zutela ikasten, pribilegio batzuez baino ez ziren aprobetxatzen ari", adierazi du Getxoko PSE-EEko zinegotziak.

Gaineratu duenez, "gaur ez dago baldintza objektiborik ETAko presoak EHUn ikasle sartzeko". Bere hitzetan, Espainiako Filkaltzak egiaztatu du "pribilegioak" zituztela eta Eusko Jaurlaritzak berak "irregulartasunak" zeudela onartu omen zuen. Azkenik, UNEDen horien ikasteko eskubidea "ondo baino hobeto" betetzen zela aipatu du Morak.

Gaiaren inguruko berriak:

ETAko presoek EHUn ikasteko "pribilegiorik ez izatea" nahi du Getxoko PPk (2004 Aza 25)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun