Erandioko bizilaguna zauritu da Galdakaon izandako auto-istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko azaroaren 29a

Pronostiko erreserbatuko zauriak izan ditu PA.N.R. 35 urteko erandioztarrak, 11:30ak baino apurtxo bat lehenago, bere autoak beste baten kontra jo duenean, Galdakaoko Erletxeko errotondan, DYAko iturriek jakinarazi dutenez. Aipatu udalerriko ospitalera eraman behar izan dute zauritua.