Aspanovas elkartearen aldeko kanpaina abian jarri du Arteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 29a, 21:41

Bizkaiko Minbizidun Haurren Gurasoen (Aspanovas) aldeko kanpaina abian jarri du abenduaren 16ra bitartean Leioako Artea merkatalguneak. Besteak beste, erosketetan gastatutako diruaren %0,7 emateko aukera izango dute bezeroek, Bilboko Antonio Egiluz Medikua kalean elkarteak zabaldu nahi duen egoitza berria atontzeko. Horretaz gain, hainbat sari zozkatuko dira ekimenean parte hartzen dutenen artean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun