Oraindik etxea behera botatzea ez dute ikusten, "alboko eraikinetan eragin daitezkeen kalteengatik". Baina arriskutsuak gerta daitezkeen elementu guztiak kenduko dituztela azaldu du San Nicolasek, "egitura bere tokian utziz irtenbide definitiboa erabaki arte".
Eraberritze egitasmoa
Ehun urte baino gehiago dituen aipatutako etxea dagoen zonaldean, eraberritze egitasmoa gauzatzea aurrikusten du Udalak, "zaharkitutako eraikinak behera botaz". Izan ere, "bertan bizitzeko desegokiak" direla uste dute udal arduradunek. Bere lekuan, gizarte izaerako 40 etxebizitza egitea ikusten dute -bide batez, sutearen ondorioz kalean geratutako lagunak hartzeko- eta sustapen pribatuko beste hainbat.
Gaiaren inguruko berriak:
Lau dira sutearen ondorioz etxez aldatu behar izan dituzten familiak (2004 Aza 25)
Hainbat auzotar etxez aldatu behar izan dituzte sute baten ondorioz (2004 Aza 24)