Zerbitzu murrizketaren aurkako manifestazioa deitu dute Bizkaibuseko langileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 29a, 22:57

Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraio Sailak bultzatu duen zerbitzuen murrizketaren aurka eta "lan baldintza eskasak" salatzeko, manifestazioa egingo dute asteazkenean Bilbon Bizkaibuseko Enpresa Batzordeek. "Murrizketa diktatorialak inposatzea eta lan prekarietatea sustatzea" leporatzen diote foru erakundeari langileek, eta martxaren ondoren, lanpostuak defendatzeko ekintza gogorragoak egitea ez dute baztertzen. Horrela, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikasleek ere egiten ari diren protestekin bat egiten dute sindikatuek.

Goizeko bederatzi t'erdietan hasiko da manifestazioa Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzatik. Enpresaren zerbitzuetan egin dituzten murrizketen harira, Bizkaibuseko operadore ezberdinen Batzordeek salatu dute gehiengo sindikalaren eta Aldundiaren arteko sinatutako hitzarmenetan ez zirela agertzen. Irailean Garraio Sailak EHUko eta hainbat udalerri lotzen dituzten zerbitzuak murriztu zituen. Hori zela eta, ikasle eta langileek garraio publikoa erabiltzeko duten eskubidea ere murriztu zuten.

Arrazoi ekonomikoak soilik kontuan hartuta erabaki zuen Aldundiak murrizketa Batzordeen ustez. Gainera, langileak kontratatu dituzte astero zazpi orduko lana egiteko eta jardunaldi osoa egiten zuten beste batzuk kaleratu. Erabiltzaileei dagokionez, zerbitzu batzuetan bi orduro autobus bat dago.

Gaiaren inguruko berriak:

Ikasleek garraio-zerbitzu duina exijitu diote Bizkaibusi (2004 Aza 24)

Leioako campuserako autobus-zerbitzuak indartu dituzte azkenik (2004 Aza 10)

Ikasturte honetan, Leioako campusetako autobusak dauden bezala uzteko eskatu dio Aldundiari PPk (2004 Urr 08)

Garraioen "gabeziak" ez konpontzea leporatu diote Aldundiari EHUko Gobernu Batzordeko hainbat kidek (2004 Urr 07)

Bizkaibuseko berrantolaketa zerbitzuaren defizitarekin lotu du Aldundiak (2004 Urr 06)

EHUrako autobusak kenduz Aldundia lan prekarietatea sustatzen ari dela diote Bizkaibuseko langileek (2004 Urr 04)

Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean elkartuko dira Bizkaibuseko langileak (2004 Urr 02)

Baliteke mobilizazioak egitea Leioako campuserako autobus gidariek (2004 Ira 22)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun