Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak 2004 ekitaldiko Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Aurrekontu Orokorraren kreditu globala 11.000.000 eurotan handitzea baimendu du gaurko bileran, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kreditu beharrei erantzun eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) ohiko gasturako diru-laguntza arruntari ekarpena osatzeko.
Euskal Herriko Unibertsitateak behin eta berriz adierazi du 2004. urterako diru-laguntzaren finantzazio handiagoa behar duela, urtean zehar igoera garrantzitsua izan duten gastuei aurre egin ahal izateko.
Horrela, 11.000.000 euroko diru-laguntzaren osagarria, Irakasle, Administrazio eta Zerbitzuetako langile eta kudeaketarako ekipo azpiegitura eta informatika sistemen egokitzearen finantzazioari erantzutera zuzenduko da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.