Erakusketa iragartzeko irudia kendu dute, "iraingarria" izan daitekeelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 30a, 22:32

Getxoko VI. Euskara Jardunaldien barruan, "Habla en cristiano" erakusketa iragartzeko irudia kentzea erabaki du Getxoko Udalak, Leioako Irlandesas ikastetxe pribatuarentzat "iraingarria" izan daitekeelakoan, Deia egunkariak gaur jakinarazitakoaren arabera. Argazkian, Afrika Bibang abeslaria eta Asier Hormaza aktorea agertzen dira belauniko, Frankismo garaiko eskola batena izango litzatekeen ikasgelan, zigortuak egongo balira bezala. Kantari algortarrak daroan jantzia aipatutako zentroan erabiltzen dutenetarikoa omen da. Iñaki Zarraoa berak ostegunean adierazi zuenez, premiazko mozio bezala aurkeztu nahi zuen irudia kentzea Getxoko PPk, ostiraleko udalbatzan eztabaidatua izateko. Hala ere, popularren eskaera gaur egun guztion ahotan dagoen bullying-arekin zerikusia zuela aditzera eman zuen alkateak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun