Besteak beste, euskaraz argitaratutako produktu berrienak eta haien inguruko informazioa (argitaletxea, prezioa... ) batzen duen katalogoaren 15.000 bat ale banatuko dira Getxon, 0tik 18 urtera bitarteko haur eta gazteen etxeetan. Horretaz gain, aurkezpen eskutitza eta gutunazal bat ere prestatu ditu Udalak. Coriaren hitzetan, "Gabonekin batera, oso zaila egiten da oparitzeko euskarazko gauzak aurkitzea". Hori errazteko asmoz egin dute kanpaina.
Bertsio elektronikoa
Bizkaia osoan, berriz, 110.000 izango dira banatuko diren Euskarazko Produktuen Katalogoak, 62 udalerritan. Gainera, euskara zerbitzuen eskaerari erantzunez, aurten katalogoaren aplikazioa jarri du interneten Bizkaiko Foru Aldundiak. Bertan, paperezko bertsioaren atal guztiak bisitatzeko (musika, informatika, filmak, liburuak, aldizkariak eta jostailuaketa kokoak) aukera egoteaz gain, bilatzailea eta iradokizunak eta iritzia helarazteko buzoia ere badago. Interneten ikusteko:
http://www.bizkaia.net/Kultura/Euskara/produktuenkatalogoa/eu_index.asp (Getxoko Udalaren webgunean ere lotura jarriko dute)