"Las Mercedes" aparkalekua inauguratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 1a, 21:14

Areetako Mesedeetako Ama kalean kokatuta dagoen "Las Mercedes" parking berria inauguratu dute ofizialki, gaur goizean, Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak eta eraikitzeaz arduratu den eta horren ustiapena izango duen enpresako arduradunek. Besteak beste, 366 toki ditu; denboraren araberako 217 leku lehenengo eta bigarren solairuetan eta beste 149, inguruko bizilagunentzat, hirugarren solairuan. Hamar toki ezinduentzat dira. Honi esker, aparkatzeko 150.000 aukera gehiago egongo da urtean Areetan, arduradunen ustez.

Parking berri honek 9.486 metro koadroko azalera erabilgarria du eta bere aurrekontua 3.940.715 eurokoa da. Lanek bi urteko iraupena izan dute. Zarraoaren arabera, "Euskadiko hoberenetarikoa da aparkalekua eta inguruko komertzioek egiten duten eskaera bati eman nahi dio erantzuna, zonaldea berpizteko asmoz". Zentzu honetan, "kalitate handiko ezaugarrien arabera" egin dute, Lauren Arrizabalaga Sarkis-Lagunketa enpresako kontseilari ordezkariak azpimarratu duenez. Bertoko bizilagunentzako toki guztiak emanda daude 50 urtez, bataz besteko 18.000 euroko salneurrian. Ibilgailuak Mesedetako Ama kaleko goiko aldetik sartu ahal izango dira eta Pinudi kaletik irten.

Saba-Aparcamientos izeneko enpresa arduratuko da parking berri honen ustiapenaz, salneurri mota desberdinekin. Besteak beste, orduko 1,40 euro kobratuko dute eta bono bereziak ere egongo dra, Jordi Diez aipatutako enpresako zuzendariorde nagusiak azaldu duenez. Alkateak aurreratutakoaren arabera, hilabete honetan zabalduko dute Itzubaltzeta / Erromokoa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun