Saharar errefuxiatuentzako jakiak batzeko kanpaina otsailaren 20ra arte luzatuko da. Gainera, Imanol Landa Getxoko Udaleko Presidentzia zinegotziak azaldu duenez, merkataritza zentroetan egingo dutenaz gain, ikastetxetan ere izango du eragina. Dagoeneko eman dute horren berri hezkuntza zentroetan.
Edonork har dezake parte kanpaina. Horretarako, ATFAL elkartearekin (655 740 681) eta Getxoko Udal Gizarte Zerbitzuekin (94 466 01 30) harremanetan jartzeko aukera dago.
Landak azaldu duenez, Aljerian dauden Tinduf-eko kanpamenduetan beharrizanen %11 suposatzen du jakien eskasiak. "Gehienbat umeengan eta haurdun dauden edota seme-alabei bularra ematen dieten emakumeengan du eragina", adierazi du.