Korrika 14ren jantziak ondoko herrietako euskaltegietan eskuratu daitezke: Tutera, Gares, Elizondo, Burlata eta Iruñerrian Donibane auzoan (Nafarroan); Hasparnen (Iparraldean), Andoain, Irun, Azpeitia eta Donostiako Antiguo, Gros, Amaraberri eta Amaraosinaga auzoetako euskaltegietan (Giupuzkoa); eta Zorrotza, Sopela, Algorta, Zornotza eta Bilboko Lizardi euskaltegian (Bizkaia).
Aste honetatik aurrera, Bilbon Santutxu auzoko euskaltegian (Bizkaia), eta Iruñeko Arrosadian eta Lizarran (Nafarroa) ere izango dira salgai Korrika 14ren jantziak.
Abenduaren 4tik 8ra bitartean, Durangoko Euskal Liburu eta Disko azokan ere erosi ahal izango dira. Abenduaren 9tik aurrera, Deustu, San Inazio eta Indautxu auzoetako euskaltegietan eta Meatzaldeko euskaltegietan (Bizkaia), eta Berriozar, Erronkari, Garralde-Aoitz, Losada eta Otxagin (Nafarroa) izango dira.
Era berean, abenduaren 10etik 24ra bitartean, Beasaingo Gabonetako Liburu Azokan denda jarriko du Korrika 14k. Abenduaren 13tik aurrera zabalik egongo dira Basauri eta Galdakaoko euskaltegietako saltokiak (Bizkaian).
Euskaltegiez gain, Korrikak hainbat dendatan jarriko ditu salgai bere jantziak: Orereteako Eguzki Lore dendan (Gipuzkoa), Gasteizko Cuchilleria kaleko 81ean (Araba), Iruñezar euskaltegian (Nafarroan), eta Baionako Mattin megadendan (Iparraldean).