1 SARRERA
Hamabi hilabetetan
jarrita begia
adi egonik izan
zeinkez azeria
hemen doakizuena
guztia da egia
urteko errepasoa:
bertso albistegia
2 NAZIOARTEA
Madrid ta Leganesen
hainbat kilo utzi
Amerikan berriro
yankya da luzi
egoerak jarraitzen
duenez itsusi
zer gertatu egingo den
gadeiozue Bushi
3
Afganistanekoa
da kontu zaharra
putre diruzaleak
han jarri zun garra
bitartean munduak
botatzen du farra
ondiño ez da agertu
Osaman bizarra
4
Chaplinen biboteak
zuen handia sona
beste bibote bat gaur
da komiki ona
utzi behar izan zuen
bere ondo egona
berak bai sortzen duela
barre oso sakona
5
Amerika Afrika
Europa da gaia
ta hainbeste lekutan
aurpegia ez da alaia
txikizioaz eros
diruaren nahia
munduan zehar zeudek
hamaika Faluia
6
Borroka askatzaileak
izan dira hainbat
mende luzetan zehar
han ta hemen trabak
arma ta liburuaz
gaur hil da Arafat
soilik irauten dute
herrialde zaharrak
7 EUSKAL HERRIA
Ibarrespetxek hartu
du idazle fama
jarri ezkero behar luke
mantendu afana
ikusiko da zertan
geratzen den trama
momentuz ipuintxoa
ez da guztion plana
8
Azaroak hamalau
Donosti ta etxera
ekitaldi horretan
ikus genun zera:
zintzo jolasten bada
badago aukera
herria eta bakea
guztiok aurrera
9
Errepidean zauritu
ehun guk dakigunak
isolamendua eta
disperzioari isunak
Harkaitz, Sara ta Oihane
maite ditugunak
agur eta ohore
gudari euskaldunak
10
Euskal Jai, Sorgintxulo
betirako zutik
Erromon ta Algortan
indarrak bizirik
borrokatzeko daude
beti antolaturik
gazteria gelditzeko
ez dau kapitalik
11
Dozenaka atxilotu
ikusten gorriak
kartzelan jasateko
maindire zorriak
askatasun haizeen
joan etorriak
bitartean erortzen
egutegi orriak
12 KULTURA
Zaharrak tourrean daude
adi ume ta atso
abesteko basajaun
lamia ta iratxo
horrela izan gara
gaur bihar ta atzo
bertsoz betez txapelak
txapel bete bertso
13
Bilboko txoko baten
desafioa zela
bertan hartu egin dugu
bitartean Espuela
Santutxu eta Algortak
bota dute itzela
irabazi duenak
argi esan dezala
14
Kotxeak gidatzen dauz
zakil eta gona
hamabi punturaino
jarri dute zona
nota eskasak beti
orain hamar tona
eskolan ez dira izan
hainbeste nota ona
15
Herriko jai guztitan
daude hamaika sute
txosnak ta giro ederra
lan pixkaren truke
hori aldatuko denik
etzazue uste
sakratuena dena
puxkatu nahi dute
16
Zinema kontutara
orain doa erronka
Bardem bezala gabiltz
itsasoan itota
ez dute jolastu nahi
euskaldun pilota
otsoa beti dago
paretaren kontra
17 KIROLA
Portugal ta Atenas
espainolen mina
ahoberoak direla
da gauza jakina
hortxe ibili dira
nahian baina ezina
Gerbasio deitu behar haiz
lortzeko domina
18
Txingurri bate jarri
egin du hazia
euskaldunen artean
baloi nahasia
aurten agertu egin da
elhoikume ikasia
Europan entzungo da
euskal garraxia
19
Leku aske bat dago
dastatzeko beharra
urrunetikan dator
hartu behar den marra
olatuan bilakatu
surferako indarra
ospetsua egin da
Mundakako barra
20
Hockeyan izan dugu
aurten akzioa
anaiek erakutsi
dute ofizioa
klabe berezietan
dago afizioa
gora katalandar ta
euskal selekzioa
21 AGURRA
Kartzelako patioan
inor ez da ardi
sorta honen entzulea
behar dut nabari
yonki eskizofreniko
bat nun adi-adi
barkatu abestea
lehenengo Txemari
22
Kritiko asko daudela
da gauza jakina
gustokoa dute nahasi
han ta hemengo izkina
nahi izanez gero
trukaketa fina
Soto del Realen da
nire ofizina
23
Kartzela ikuspegia
hedatzea helburu
berri asko ahaztuta
hori da seguru
gauzak argi esateko
inongo apuru
hala gertatu da ta
hala kontatu dugu
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.