Gutun irekia - Galder Bilbao "Txapi" / euskal preso politikoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 2a, 19:58

Kaixo lagunok,

Gutun honen bitartez, azken gutunean iragarritako isolamenduaren kontra burututako ageraren bukaeraren berri emon nahi dizuet.

Jakingo zenutenez, Soto del Realeko egoera gai honen inguruan jasaneiza bilakatu egin zitzaigun ta Laura Riera ta Arantza Garbayoren egoera eskubide guztien kontrakoa zen jada: 10 ta 7 hilabetez isolamenduko modulo berezian zeudelarik.

Soto del Realeko errealitatea isolamenduari dagokionez honako hau zen: Euskal preso politikoen kolektiboko neskak diligentzietarako Soto del Realera ekartzen dituzte, gizonezkoak Valdemorora doazen bezala, bertan egonik epaiketak edo diligentzia ezberdinak bukatu arte ta Laura ta Arantzaren kasuak kritikoak ziren etengabeko aislamentu batean zeudelako. Eguneko 24 orduak txaboloan ematen zituzten pare bat ordu patio itxi, zikin ta ilun baterako aukera bakarra zutelarik. Irteera, kiroldegi, taller, zinema, tv, garbiketa tresna ta osasun eskubiderik gabe. Baldintza oso gogorretan beraz ta denboran asko luzatuz kontua.

Ez zeuden zigorturik, soilik diligentzietan ta beraz, zegozkien baldintzetan behar zuketeen egon ta ez isolamenduko moduluan. Hori zen Soto del REaleko preso politikoen batzarrak eskatzen genuena hain zuzen ere: modulo ordinario batera eraman zitzaztela.

Laura ta Arantza modulo ordinariora eraman zezatenerarte, txapeo mugagabe batean sartzeko ginenean, karrzelako segurtasun zuzendariordeak gure bozeramailearekin, Xabier Alegriarekin, alegia, batzarra egin zuen ta 10 egunetako epea eskatu zigun egoera konpontzen saiatzeko.

Epe hontan bidali nizuen azken gutuna.

Ordutik aurrera gertatutakoa hau izan da: epea agortu ta Laura ta ARantza isolamenduan jarraitzen zutenez, Soto del Realeko kide guztiok txapeo mugagabe batean sartu ginen, horren ondorioz eta 11 egunetara egoera konpondu zen Laura ta Arantza bertatik atera zituztelako.

Gertatutakoaren irakurketa gazi-gozoa suertatzen da: alde batetik gure nahiak lortu egin ditugu borroka baten bitartez, baina beste alde batetik Laura ta Arantza ez dituzte modulo ordinariora eraman Soton, baizik eta beren destinoko kartzeletara diligentziak azkartuz. Hori bai, bertako eskubide guztiak mantenduz, dagozkien regimenean ta ez isolamenduko egoera batean.

Hori izan da isolamenduko aferaren erresoluzioa, jakin dezazuen eta zuen inguruetan zabaldu dezazuten. Ondorio bezala zigor ugari jaso ditugu burutu ditugun plante, txapeo, enkartelada ta barauengatik ia urte bateko epean zehar, baina isolamenduari aurre egin diogu gure eskubideak aldarrikatuz.

Isolamenduaren gaia gogor salatuko dugu aurrerantzean ta baita preso politikoaren estatus politikoa aldarrikatu; gatazka politiko baten ondorioz gatibu gaudelako ta zilegitasun osoa dugulako erresoluzio prozesuan parte hartzeko, nondik eta kaletik. Hurrengo urtea gogorra izango da kartzeletan aldarrikapen hauei dagokienez.

Besarkada bero ta iraultzaile bat herrikidea den azken atxilotuari, Aimar Hidalgo, PNVko zipaioen muntaia polizial berri baten biktima, Angel eta Oti herrikidei 10 urte gartzelan bete berri dutenean ta euskal errepresaliatu orori.

2004. urteko azaroan, Soto del Realen, inoiz baino askeago, aske, libre, free!!


Bertsoak: "Kartzelako lana: urteko errepasoa 8ko txikian"


oihu@
Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren agerkari elektronikoa

e-posta: oihua@barrutik.org
http://oihua.webgune.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun