Olokausto taldearen lanak salgai egongo dira Durangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 2a, 20:47
Olokausto musika talde getxoztar gazteak bere materiala salgai izango du Durangoko Azoka famatuan DDT-Likinianoren eta GazteSarearen stand-etan:

- Olokausto "Erditzera goaz!" (2004)

Gure lehenengo maketa duzue honakoa, 2003 eta 2004 urteen artean grabatutako euskarazko eta gaztelaniazko zortzi kantuk osatzen dutena.
- "Entseiu Lokala" (2004)

GazteSareak 2004an kaleratutako Euskal Herriko hamazazpi talde maketeroren bilduma non Biok batera abestiarekin parte hartu genuen.

- "Esanak esan!" (2003)

Gure lehenengo grabazio serioa disko honetan topa dezakezue. 2003 urtean ateratako Algortako musika taldeen bilduma honetan Okupatu kantarekin parte hartu genuen.


Harremanetan jartzeko:

e-posta: olokausto@mundurat.net
http://www.olokausto.tk/
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun