Argi-haria 28 arbolatan, 5 palmondotan eta 6 zutabetan jarri da; baita Getxoko 18 armarri eta tamaina ezberdineko argizko gabon mezuak eta bi jaiotza ere (txiki bat Kirol Portuko jaitsieran eta handi bat Hormazako estartako biribilgunean).
Getxoko Udalak 90.000 euroko inbertsioa egin du, iaz egindako antzeko diru kopuruari gehitu behar zaizkionak. Jose Manuel Etxebarria alkateordeak aipatu duenez "apurka-apurka era honetako ezaugarriak dituzten apaingarriak erosteko asmoa dugu, hurrengo urteetarako gordetzeko, Getxok udalerri bezala duen garrantziaren pareko argiztapena eduki dezan. Argiztatzeko zaila den udalerria da -lurralde-zabalera luzea baitu- baina hauekin, eta etorkizuneko inbertsioekin, gabonetako argi-apaingarri sorta potoloa erdietsiko dugu".