Kontuak kontu, Erandioko merkatuan jarritako Jose Luis Zumeta margolariaren erakusketa, Erandio, oroimeneko irudiak (1890-1990) liburutik hartutako erretratuak, La franco-ko garabiaren argazkia eta Erandioko ohiko orrialdeak irakurgai izango dugu UKko zaleok.
Dena den, erandioztarrak ez direnak ez daukate zertaz kezkatu behar, eskualdeko beste herri guztien albisteez aparte alkoholari buruzko erreportajea, ur biltegien argazkiak, Durangoko azokarako azken ekoizpenak, Ane Gabarain eta Anne Igartibururi egindako elkarrizketak eta ohiko atalak aurkituko baitute UKko 72. zenbaki honetan.
Aldizkaria oraindik ez baduzu jasotzen, Boluntzarreta elkartearengana jo baino ez duzu egin behar:
uk@aldizkaria.biz
Euskararen egunarekin bat etorri da