Armonia y Salud Algortako jatetxeak bere errezetak argitaratu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 3a, 20:19

Monica Casla Armonia y Salud jatetxe begetarianoaren sukaldariak Cocina vasca vegetariana gaztelerazko liburua aurkeztu zuen atzo Bilbon. Liburuak bertako 80 errezeta begetariano batzen ditu, egunerokoak zein apur bat garestiagoak direnak. Osagaiak eta horiek prestatzeko erak azaltzeaz gain plater bakoitzaren balio nutritiboak ere azaldu ditu Caslak liburuan.

Liburua Durangoko azokan egongo da salgai Luis Haranburu argitaletxearen eskutik. Dena den, dirua gastatzeko asmotan ez dagoenak Armonia y Salud jatetxeko webgunean zazpi errezeta begetarianoak doan aurki ditzake.

Irakurri errezetak:

Armonia y Salud jatetxeko zazpi errezeta
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun