Gainera, hiru egunetan zehar, programa zabala izango da, hala nola erakusketak, argitalpenen aurkezpenak, hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, autoreen sinaketak, rol jokoak eta zinema-emanaldiak. Komiki Aretoko ordutegia ondokoa da: goizeko 11:00etatik 14:30ak arte eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00ak arte.
Antolaturiko erakusketen artean, MAXen obrari dedikatuko dio haietako bat antolakuntzak; MAX bera izan da aurtengo edizioko kartelaren egilea. Gainera, "Star Wars" pelikulen sortari eskainitako erakusketa bat ere izango da ikusgai, George Lucasen filmeekin loturiko materialarekin. Mangari buruzko beste erakusketa bat ere izango da.
Bestalde, hitzaldi eta mahai-inguruetan, manga, "Star Wars" unibertsoa edo komikiaren lengoaia bezalako gaiak jorratuko dira. Komikiaren lengoaiari buruz arituko da Bryan Talbot autore britainiarra. Carlos Gimenez, Peter Gross edo Mike Carey komikilariekin topaketak izango dira, beren lan, ibilbide artistiko eta esperientzia pertsonalek bisitariei helarazteko.
Zine-emanaldiei dagokienez, Anime, fikziozko film labur, dokumental, lan multimedia eta animaziozko filmeen zikloak egingo dira, guztiak ere komikiaren munduarekin lotuak. Rol jokoak, mozorro lehiaketa, karaokea, efektu berezien eta makillaje tailerrak eta beste hainbat jarduera egingo dira aretoan.