Ireki ditu ateak Durangoko Azokak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 4a, 13:05
Gaur ireki ditu ateak Durangoko Liburu eta Disko Azokaren 39. edizioak, goizeko 10:30ean. Aurrean dugun zubi luze honetan milaka lagun gerturatuko da Durangora argitaletxe eta diskoetxeek aurkeztutako produktu berriak ikusi eta erostera eta, bide batez, azokaren inguruan sortzen den giroaz gozatzera. Orotara 297 erakusmahai jarri dituzte aurten eta aurreko edizioetan bezala, azokak irauten duen bost egunetan hainbat kultur ekitaldi antolatuko da Durangon. Azokaren inguruko informazioa www.durangokoazoka.com helbidean topatuko duzue.
Gaiaren inguruko berriak:

Ateak zabalik guztientzat, lehen egunetik -Berria
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun