Disketxe bereko bost lan gomendatu ditu Bibangek, Metak-ek ateratako "Tolouse" diskoa, Sagarroi taldearena; "Inoren ero ni" izen bereko taldearena; "Game over" PiLT-rena; "Zuzenena", Betagarrik kaleratutakoa; eta, jakina, "99-04" Fermin Muguruzarena. Metak Afrikaren disketxea izatea kasualitate hutsa izango da.
Bestalde, eta lagunekin jarraituz, Txapelkunken "Tonto el que lo lea" diskoa aholkatu du Afrikak. Etsaiakeko garaiak gogoratuz?
Azkenik, Kokeinen "Lotuta egon arren", Gariren "0-tik" eta DJ Axularren "DJ Axular" ere gomendatu ditu abeslari algortarrak.