Gazte bat atxilotu dute Berangon, neska bat bortxatzen saiatzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 6a, 20:09

Marokoko 18 urteko gaztea atxilotu zuten larunbat goizaldean Berangon ustez bortxatzen saiatu eta indarkeriarekin lapurreta egiteagatik neska bati, Ertzaintzak jakiterazitakoaren arabera. Goizaldeko laurak aldera izan zen ustezko erasoa, emakumea Sabino Arana kaletik etxerako bidean zihoala.

Une horretan, ustezko erasotzailea hurbildu eta mintzatzen hasi zitzaion, baina emakumeak ez zion jaramonik egin eta orduan, gaztea gainera joan eta lurrera bota zuen. Ondoren, ustezko egilea bere gainean jarri eta bortxatzen saiatu zen, neskak gainetik kentzen saiatzen zen bitartean.

Ihes egin nahian zebilela, ingurutik lagun taldea igaro zen eta neskaren oihuak entzun zituzten. Orduan, ustezko erasotzaileak neska kolpatu eta zenbait gauza lapurtu zizkion. Gertatutakoaren berri izan eta gero, Ertzaintza gaztearen bila hasi zen, eta handik gutxira atxilotu zuten inguruetan. M.A, 18 urteko marokoarrari, eraso sexuala eta indarkeriarekin lapurreta egitea leporatzen diote.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun