Bilbotar gaztea zauritu da Berangon izandako liskarrean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 6a, 21:32

Pronostiko erreserbatuko zauriak izan zituen Bilboko 27 urteko E.M.A. gazteak, igande goizaldeko 4:15ak inguruan, Berangoko Sabino Arana kalean hainbat lagunen artean piztu zen liskarraren ondorioz. Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, oraindik argi ez dauden arrazoengatik hasi ziren eztabaidan. Hala ere, ez da salaketarik egon, ezta atxiloketarik ere. Mutil bilbotarra Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuen DYAko anbulantziak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun