Hogeita bost urte eta gero, hizkuntza eskubideen eta ofizialtasunaren aldeko borroka berretsi du EHEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 6a, 23:18

Durangoko Azokan egindako agerraldiaren bidez Euskal Herrian Euskaraz erakunde euskaltzalea datorren abenduaren 18an egingo duen ekitaldi nagusia iragarri nahi izan du. Dakizuenez, EHEk aurten 25 urte egin ditu eta gaur, herriz herri antolaturik gauden kideak egotearekin batera, gure erakundearen sorreran eta urte hauetan guztietan antolaturiko euskaltzaleak bildu gara. Beraz, belaunaldi, garai eta joera ezberdinak bateratu ditugu gaurko agerraldian. Ez dugu agerraldia egin den tokiari aipurik egin gabe hasi nahi. Izan ere, 1979an EHE Durangoko Azokan aurkeztu zen. 25 urte beranduago bertan egon gara, zutik eta gogotsu, gure sorrera ikusi zuen lekuan.

Konstituzio espainiarraren eguna

Era berean, gaur egun seinalatua dugu, espainiar konstituzioaren eguna baita. Legedi hau eta frantziar konstituzioa dira gure hizkuntzaren zapalkuntzarako tresna nagusiak. Egun gure herria, euskal hiztunon komunitatea eta euskara legez zatiturik badaude, bi konstltuzio hauek ezartzen dizkiguten mugen ondonoz gertatzen da, Gaur euskaldunon hizkuntza eskubideak sistematikoki urraturk daude euskararen lurralde osoan, salbuespenik gabe. Eta garbi adierazi nahi dugu: egungo legedien gainean ezinezkoa da euskararen normalizazio osoa lortzea; ezinezkoa da Euskal Herrri euskaldunaren helburura iristea. Beraz, gaurko eguna euskaldunontzat ez da ospaklzunerako eguna. Gaurko eguna inposaketa linguistikoaren eguna da, eskubideak urratzen dituen lege bat ospatzeko eguna.

Hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat: ofizialtasuna

Esan bezala, gaurko legediak hizkuntza ordezkapena indartu eta garatzeko egunak baldin badira, ezinbestez horien gaindipena beharrezkoa da. Une politiko garrantzitsu honetan,
euskara lehentasunez iandu behar dela aldarrikatu nahi dugu. Lehentasun osoa instituzioetan; lehentasun osoa sindlkalgintzan; iehentasun osoa jendarte eraglieen artean; lehentasun osoa herritar guztlen artean. Eta lehentasun hori hizkuntza eskubideen errespetuan kokatu nahi dugu. Urrats atzera ezinak eman behar dira arloz arlo eta sektorez sektore, gaur euskaldunok jasan behar dugun bazterketa eta gure eskubideen urraketa gainditzearekin batera, euskaraz biziko den herrira azkarrago hurbiltzeko, Denon konpromlsoa da!

Gure hizkuntzaren estatusa aldatzeko garaia heldu zaigu. Euskararen estatusa erabat loturik dago Euskal Herriak behar duenarekin. Euskara da Euskal Herriko berezko hizkuntza, Euskal Herria da euskararen lurraldea. Euskarak iege berria behar du Euskal Herri osorako. Herritar guztien hizkuntza eskubideak aitortuko dituen legedia ezinbestekoa da eta gure herrian horretarantz jauzi egiteko nahikoa indar dagoela uste dugu, Indar horiek ordea norabide horretan jarri behar dira, gure hizkuntzarentzat behar dugun egoera legala Euskal Herrian erabaki behar dugulako. Une honetan euskararen normalizazio prozesuak duen erronka nagusietako bat euskararen ofizialtasuna lurralde osoan lortzea dela uste dugu. Bil ditzagun indarrak!

25 urte eta gero...

Hizkuntza eskubideen eta ofizialtasunaren gaia egun eztabaida gai garrantzitsua bilakatu zaigu. Eta besteak beste, honi, EHE bezala, herri mugimenduaren lan eta borrokari esker izan da. Milaka euskaltzaleren izerdi eta lanari esker. 25 urte hauetan euskararen defentsak bere emaitzak ekarri dituelakoan gaude; 25 urteotan euskara bizirik mantentzea lortu dugu; azken batean, 25 urteotan "euskararik gabe Euskal Herririk ez" leloa hedatu dugu. Eta horren aldeko jendarte kontzientzia handia dela uste dugu.

Urte hauetan guztietan euskararen normalizazio prozesuan aldaketak, aurrerapausoak ezagutu ditugula ukatu ezinezko errealitatea da. Orain dela 25 urte, euskarak bizi zuen bazterketa irauli asmoz sortu zen Euskal Herrian Euskaraz. Gaur egun ere, EHEren beharra agerikoa da euskarari ez baitzaio agenda politikoan, sozialean... behar duen lehentasuna ematen. Bere ibilbideko garai ezberdinetan ere hori izan da bere izatearen arrazoi nagusia eta egoerak hala eskatzen zuelako ibili gara eta gabiltza gu guztiok lan horretan.

25 urte hauetako borrokari esker beraz gaude hemen gure hizkuntzaren alde. Eta hauxe borroka horri erreferentzia egiteko une egokia dela deritzogu. Horregatik, datorren abenduaren 18an antolatutako Ekitaldi Nagusian parte hartzera deitu nahi dugu jendartea.

Abenduaren 18an denok Anaitasunara

Aipatu ekitaldiari arratsaldeko 18:00etan emango diogu hasiera, Iruñeko Anaitasuna Kiroldegian. Urte hauetako bilakaera egitearekin batera, aurrera begirako bidea marraztu nahi izango dugu ekitaldi honen bidez. Beraz, euskaltzale guztiak deitu nahi ditugu bertara daitezen.


Durangon, 2004ko abenduaren 6an


EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun