Izena ematea dohainik da eta korrikalari bakoitzari zenbaki idatzia emango zaio. Lasterketan apuntatu nahi den orok abenduaren 1etik 16ra izango du epea. Telefonoaren, postaren eta posta elektronikoaren bidez ezin izango da izena eman, ezta proba egingo den egunean ere. Honako leku hauek daude horretarako:
- Santutxu: Objetivo Sport.
- Galdakao: Objetivo Sport.
- Getxo: Fadura Udal Kiroldegia, Kantxa Kirol Moda.
- Leioa: Forum (Artea)
- Portugalete: Sportlandia.
- Bilbao: Bikila, Sportlandia.
Sariak
Euskadiko Kutxa Sari Nagusia eskuratuko du irabazleak. Aurten 600 eurokoa da eta Tadeo Nadak ezarritako 26 minutu eta 49 segundoko marka hausten badu 600 euro gehiago izango du irabazleak.
Cafe Baque Saria lehenengo emakumearentzat izango da. 600 eurokoa da eta Estibaliz Urrutiak ezarritako 31 minutu eta 11 segundoko marka hausten badu 600 euro gehiago izango du irabazleak.
Beste motako sariak ere banatuko dira. Helmugara iritsiko den ororentzat oroitzapenezko dominak egongo dira eta maila bakoitzeko (gizonezkoa eta emakumezkoa) irabazleentzat garaikurrak egongo dira. Gainera, gutunazal itxien sistemaren bidez alkandorak, kirol-materiala eta opariak banatuko dira. Algortako Telletxe plazara iritsiko den lehen lasterkariari, berriz, Tangora kafetegiaren sari berezia emango zaio. Coca Cola dastatzeko aukera ere egongo da. Lekukotasun-proban 1990 urtetik aurrera jaiotako lehen bi mutikoentzat eta neskentzat garaikurrak emango zaizkie.
Itziar Lopez Uralderen oroimenezko sarian honako maila hauek izango dira: gazteak (1988an eta 1989an jaioak); juniorrak (1986an eta 1987an jaioak); absolutua (1985. urtea eta aurrekoak); 40 urteko helduak; 50 urteko helduak.
Probaren ibilbidea