Arkaitz Goikoetxeari 31 urteko espetxe zigorra jarri nahi diote

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 9a, 19:24

Fiskalak 31 urteko espetxe zigorra eskatzen die Arkaitz Goikoetxea (Algorta) eta Barakaldo, Trapagan, Bilbo eta Portugaleteko beste bost gazteri abenduren 20, 21 eta 22an Espainiako Auzitegi Nazionalean egingo den epaiketan.

Inputatuak Arkaitz Goikoetxea (Algorta), Egoitz Coto (Barakaldo), Bittor Franco (Barakaldo), Zigor Blanco (Trapagan), Sebas Gurtubi (Bilbo) eta Ander Arrillaga (Portugalete) gazteak dira.

Ertzaintzak 2001eko abuztuaren 5ean Portugaleten izan ziren kale istiluetan kalez jantzitako ertzainen auto baten kontra koktelak botatzea leporatzen diete. Poliziak dio kaputxa batzuk topatu zituztela gertaeren inguruan eta inputatuen ADN aztarnak aurkitu zituztela kaputxa horietan!

Gurasoak Elkarteak argi eta garbi salatu duenez, Ertzaintzak azken aldian arazoak izan ditu beren kontra jarritako tortura salaketa ugariekin, eta ADN metodo berria asmatu du zigortu nahi dituen gazteak espetxera sartzeko. Metodo horren bidez saihestu egiten ditu tortura salaketak, inkomunikazioan lortutako deklarazioen inguruko zalantzak... eta polizia moderno eta zientifiko gisa agertzen da, inongo kontrol eta berme judizialik gabe poltsikotik ateratzen dituzten ADN aztarnak erabiliz gazte burrukalariak inolako frogarik gabe zigortzeko.

Kasu hau kate baten beste begi bat besterik ez da. 31 urterako kondenatu nahi dituzte gazte hauek, Euskal Herrian askatasun prozesuan inplikatutako gazteak direla besterik gabe. Ez dugu hauen errugabetasunaz inor konbentzitu nahi, baina argi eta garbi esan behar dugu inolako frogarik gabe ezin dela inor zigortu.

Ertzaintzaren metodo berri hau salatu nahi dugu. Inork ez dakien nondik atera dituen ADN aztarna horiek ezin dira froga modura aurkeztu. Baita ere salatu nahi dugu Ertzaintza sistematikoki ari dela bere "fitxategian" sartuta dauzkaten guztien ADN aztarnak jasotzen, gero holakoetan edo bestetan erabili ahal izateko!

MUNTAIA JURIDIKO-POLIZIALIK EZ!
EUSKAL HERRIAK ASKATASUNA BEHAR DU!


oihu@
Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren agerkari elektronikoa

e-posta:oihua@barrutik.org
http://oihua.webgune.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun