Saiakera liburu bi argitaratu ditu GITE-IPESek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 9a, 22:26

Honen bidez GITE-IPES elkarteak argitara berri dituen liburuak hurbildu nahi dizkizu. Saiakera liburu bi, bata nazioarte mailako errealitatean murgiltzen dena eta bestea Euskal Herriko mugimendu abertzalearen lehena eta geroa aztertzen duena. Liburuok eskuratu nahi izanez gero, postaz bidaliko genizueke, eta eskabidea egiteko hiru bide dituzue: ipes.bilbao@euskalnet.net e-posta, telefonoz eskatzea 94 479 04 30 telefonoan, edota gure egoitzatik pasatzea (Erronda kalea, 25-1 BILBO)

Un pueblo en marcha - Jose Mari Lorenzo Espinosa: 365 orrialde. 18 euro

Liburuak lau atal nagusi ditu, lehenengoan Euskal Herriko historia jorratzen du, bigarrenean mugimendu abertzalearen historia lantzen da, hirugarrenik, mugimendu independentistaren bilakaera eta oraina analizatzen ditu Espinosak eta bukaera aldera, kronologikoki dakartza makinatxo bat dokumentu historiko. Gaur egungo politikaren eta euskal errealitatearen gakoak ulertzeko funtsezko liburua.

U.S.A.: un gigante con pies de barro - Egile anitz: 120 orrialde. 12 euro

Estatu Batuek munduan inposatu duten hegemonia ez da betirako eta bere ahuldadearen lehenengo zantzuak agerian uzten saiatu dira liburu honetan Carlos Taibo, James Petras, Martxelo Otamendi, Mikel Aramendi, Gabirel Ezkurdia, Manolo Espinar eta Julio Cesar Guanche. Ohikoa duten trebeziaz AEBen estrategiaren gakoak eta mundu mailan honek sortu dituen haserre eta erresistentziak dakarzkigute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun