Ukapen eta bazterketa hauen bitartez benetako heriotz zibilera ari dira zigortzen Getxo Bizia eta 2.756 herritarrak. Herriaren zati bat baztertuz hautespen unibertsalaren printzipioa ezerezean geratzen da. Indarrean dagoen ordezkaritzaren zilegitasuna hautsita dago eta eguneroko kudeaketan bezala aparteko gai garrantzitsuetan ere bai, Getxoko Udal Gobernua lapurretan oinarritutako gehiengo faltsuaz baliatzen ari da.
Konponketarako bada bide posible eta errealista bat. Hautes legearen 182.2 artikulua erabiliz, Pili Askorbebeitia gure zerrendaburua eta udal hautetsia izendatua izan daiteke ofizialki Getxoko Udaleko zinegotzi. Horretarako eta lehenengo pausu gisa ezinbestekoa da Ezker Batuako Aitor Lafuente, hautesle guztien bozak kontuan hartuz 25 kideen batzarretik at geratutakoaren dimisioa.
Orain arte ez dugu ez EA, ez EAJ, ez EBtik erantzun positiborik izan, ez guk argiki proposatzen dugun zinegotzi ordezkapena bultzatzeko, baina ezta bazterketa gainditzeko bidean aurrerapausua suposa zezakeen bestelakorik ere. Poltronetan eta gehiengo faltsuak ahalbidetzen dien botere gunean gotortzen ari dira. Emaitzak getxoztarren mobilizazioaren ondorioz etor daitezke bakarrik.
Horrexegatik apartheida salatu eta konponbidea bultzatzeko, abenduaren 11n zapatua eguerdiko 13etan KONTZENTRAZIOA deitu dugu Telletxen.